WORLD CAFE Komunikabideak eta Migrazioak
Gurekin izango dira:
Xabier Aierdi (Soziologoa) eta Amagoia Mujika (Kazetaria).
Honako elkarrizketa hauek landuko ditugu:
- Komunikabideek lagundu al dezakete gizarte inklusiboago eta solidarioagoa eraikitzen?
- Zer irudi eta zer eduki eskaintzen dituzte komunikabideek migrazioei buruz? Zer balio sozial indartzen dituzte?
- Zer gako eta jardunbide egoki indartu ditzakegu komunikabideetan migrazioen berri emateko?
Ekitaldia pertsona hauei zuzenduta dago:
- Komunikabide batean lanean dihardutenei.
- Erakunde baten komunikazio instituzionala diseinatzen dutenei.
- Komunikazioaren irakasleak direnei.
- Hirugarren Sektorean lan egiten dutenei.
- Gai honetan interesa dutenei.
Eguna: martxoak 23, osteguna.
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
Lekua: Foro gela, Deustuko Unibertsitateko campusa (Donostia).
Ekitaldiaren logistika antolatzeko, eman izena eta parte hartu!
|