Copy
View this email in your browser


Jean- Ives Boulin.
ELKARRIZKETA. JEAN-YVES BOULIN
Soziologia eta Demografian doktorea. Parisko Dauphine Unibertsitateko Soziologia, Ekonomia eta Gizarte Politika arloko (IRISSO) Diziplina arteko Ikerketa Institutuko bazkidea da. Bere ibilbide profesionala denboraren azterketan zentratu da batez ere; lan-denborak, denbora-politikak toki eta lurralde mailan, hiri-politika eta abar. Azken finen, herritarren denborak nola orekatu, zerbitzu publikoen eta eragile ekonomiko eta sozialen bidez.
PRAKTIKA EGOKIA. Denbora-politiken eragileen Europako Sarea (RETAPT).
Frantzia, Espainia eta Italiako hainbat gizarte erakunde publiko eta pribaturen artean bultzatu dute. Gaur egun Alemanian eta Herbehereetako 30 ordezkari baino gehiago ere baditu.
Lurralde mailako denbora-politiken eta herritarren beharrizanen inguruan ikertu, eztabaidatu eta esperientziak partekatzeko eremua da. Denon artean denbora antolatzeko modu berriak lortu nahi ditugu, pertsona guztien beharrizanen arabera; hau da, bizi-kalitatea hobetu, desberdintasun sozialak murriztu eta kohesio soziala sustatu.
Denbora-politikaren arloko eragileen Europako Sareko parte-hartzaileak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2014ko ekainaren 26 eta 27ko topaketa Guisen (Frantzia).
HONA HEMEN AURKEZTUTAKO ESPERIENTZIETAKO BATZUK:
DenBBora Sareak bere ekimena aurkezteko eta Europako Sare horretan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen.

Europako Sare horren izenean hainbat gai landu dira, hala nola lurralde eta hirietako irisgarritasuna, garraio-denborak eta baliabideetara arteko distantzia, zerbitzu publikoen ordutegiak, igandeetan ixtearen inguruko eztabaida, gaueko garbiketa-lanak eta zarata...

Italian “denbora partekatua”, berriro definitzeko ahaleginetan ari dira; hau da, espazioaren dimentsioa artikulatuz pertsonen eguneroko denboraren definizioa emateko. Horrek esan nahi du esperientziak hiriaren eta espazio publikoen antolamenduan eta pertsonen bizi-denboraren erabileretan zentratzen doazela.

Frantziako hainbat hiri eta lurraldetan badaude “Denbora Bulegoak” egitura publikoetan. Zerbitzu berritzaileen dinamikak garatzea dute helburu. Esaterako, Rennes-eko metroan ordu puntetan zeuden pilaketen ondorioz, jendeak mugitzeko zailtasunak zituen. Horren ondorioz azterketa bat jarri zen martxan eta metroaren ibilbideak bere gain hartzen zituen unibertsitate eta ikastetxeetako ordutegiak moldatzea erabaki zen.

Gran Lyon-en “pasoko” eremuak eraldatzea aztertzen ari dira. Izan ere, askotan, leku batetik bestera ibili beharreko lekuak hutsak eta baliabiderik gabekoak dira, ez dira seguruak eta “denbora galtzea” dakarte. Horren ordez, leku biziak izan beharko lirateke, pertsonen beharrizanen araberako zerbitzuak eskaintzen dituztenak, “denbora irabazi” ahal izateko.

Ordutegi ezohikoak dituzten lan eta zerbitzuekin lotutako gaiak (bulego eta kale garbiketa, osasuna …) ere kohesio sozialaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren ikuspegitik lantzen dira Sare honetan.

Horretarako, espazio-denbora arloko berrikuntzaren helburuen araberako baliabideak sortzen ari dira, lan egiteko moduaren, lan egiten den lekuen eta pertsonek bizitzan dituzten beharrizanen arabera.
IDEIEN BEHATOKIA
Oraingo honetan “NORBERE DENBORAREN ESKUBIDEA” kontzeptua lantzen hasiko gara.

2010etik, Europako Kontseiluak bere jarduera indartu du eta denboren eskubidea oinarrizko eskubidetzat jo du. Gainera, Estatu kideak gonbidatu ditu toki mailan "denboraren kudeaketari" buruzko baliabide eta egiturak martxan jartzera. (2010eko urriaren 28ko ebazpena eta gomendioa)

Pertsonei beren jarduera guztiak lasaitasun osoz burutu ahal izateko aukera ematean datza. Eskubide hori gizarte modernoetan emandako aldaketa batzuen ondorioa da; denboren erabileran ematen diren desberdintasunak eta gatazkak konpontzeko erronkak, bereziki gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak, enplegu egituretan ematen diren aldaketak, denborak garrantzia handia hartzen duen zerbitzuetara bideratutako eredu ekonomikoa, familia eta bizimoduetan egondako aldaketak...

Guzti hori, gatazka eta desberdintasun handiko egoera batean, denbora antolatzeko modu zurrun eta hierarkiko batekin eta errealitatearekin bat ez datorren eredu ekonomiko taylorista batekin.

 
          
90eko hamarkadatik aurrera, norbere denbora-eskubidearen oinarrian dauden erronka sozial eta kultural hauek ditugu aurrean: bizi-kalitatea, berdintasuna zerbitzu eta lurraldeen erabileran, mugigarritasuna, irisgarritasuna, kontziliazioa eta abar. Eta zeharka, horrekin lotuta, generoaren dimentsioa dago.

Gure bizimodua eta eremuak (familiarrak, lanekoak, aisialdikoak, kirola …) antolatzeko modu berri baten aurrean gaude eta DENBORA berrikuntzarako aukeratzat hartu behar dugu, pertsonen arteko harreman mota berriak eraikitzeko aukeratzat, “gizarte ongizatearen” izenean ikuspegi integral, bidezko eta errentagarria hartuta. Denboraren ideiarekin batera, garrantzitsuena denbora "edukitzea" da, eta hortik datoz irisgarritasun eta erabilera kontzeptuak.