Copy
News Nº 6 Castellano
ARTEZ ELKARRIZKETA. LEIRE SOLOZABAL.
Gerentea. ARTEZ, Euskara Zerbitzua Koop. E. 1990. urtean jaio zen, euskara enpresa mundura hurbiltzeko helburuz 1999 urtean kooperatiba bilakatu zen eta 2012an Diagnostiko parte-hartzailea egin zuen “Erakundearen malgutasuna”ri buruz, “Konpromisoa eta parte-hartzea kudeaketan malgutasun eta autogestio handiagorako” ikerketa-ekintza proiektuaren barruan. Gaur egun 9 emakume eta 6 gizon ditu langile-taldean.

Elkarrizketa irakurri
PRAKTIKA EGOKIA. Talde eragilea. Urrian bildu zen lehendabiziko aldiz Red denBBora Sareko talde eragilea, denBBora Taldea, sei enpresak modu boluntarioan sortutakoa: Artez, Eroski, Mutualia, Torrezuri, Virtualware eta Zubietxe, Murgibe sareko laguntzaile tekniko eta enpresa atxikiarekin batera.

Taldearen helburua da Sarean atxikitako enpresen itxaropen eta beharrizanei egokitutako erantzunak ematea, horien arteko interkonexio handiagoaren bitartez.

Bi urte hauetarako proposatutako jardueren artean, atxikitzeko aukera eta interesa duten enpresekin "mentoring" sustatzea dago. Interesa duten enpresak “erreskatatzean" datza, betiere, kudeaketa elementuren bat garatzen bukatu gabe badute, eta horrek atxikitzeko irizpideak gainditzeko zailtasunak badakarzkie. Etorkizunean, esperientzia ebaluatu ondoren, prozesua sistematizatzeko aukera aztertuko da, baita, beharbada, “Sarerako kudeaketa tresna” bat baliatzeko aukera ere.

Bestalde, atxikitako enpresen artean aliantzak eta komunikazioa sendotze aldera, sentsibilizazio eta harremanerako guneak sustatuko dira enpresetako langileekin. “Aldaketa kultural” batera bidean sentsibilizatzeko beharra baloratu da eta, beharbada, eraginkorragoa izango da mezu hori enpresatik kanpoko baina Sare barruko pertsona batengandik heltzen bada. (“Kontatuko dizugu: denBBora zure enpresan”).
BAT EGIN BERRI DUTEN ENPRESAK
Beste enpresa batzuek ere bat egin dute bat gurekin eta beren kudeaketan txertatzeko prozesu eta motibazio ezberdinak aurkeztu dizkigute, denboraren erabileraren berrikuntzaren inguruan:

BATZ S. Coop. enpresak, 700 pertsona baino gehiago txandaka lanean ari direlarik, hobekuntza prozesuak barne hartzearen aldeko apustua egiten du. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Planaren esparruan, langileen kontziliazio beharrei erantzuna emateko helburua dauka, lan-giroa hobetzeko elementu eta kudeaketaren gako gisa.

EXCAVACIONES Y OBRAS DE DIEGO obra zibilera bideratutako familia-enpresa sortu zenetik, pertsonen beharrekiko elkartasun eta hurbiltasunez kudeatzean oinarritu izan dira bere balioak. Urte hauetan, sektore erabat “maskulinoan” (obran kasu) emakumeen egoera hobetzeko lanean dihardu Gerente berriak. Berdintasun Taldea eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana dauzka, eta balio horiek transmititzen ditu sektoreko erakunde eta foroetan, hala nola Eraikuntza Klusterrean eta Bizkaiko Induskarien Elkartean, betiere berrikuntza eta iraunkortasun ikuspegian oinarrituta.

INGETEAM TECNOLOGY enpresaren Zuzendaritzak enpresa sozialki arduratsua izateko duen konpromisoaren ondorioz, lehendabiziko Berdintasun Plana martxan jarri zuen enpresak 2009an. Horren bitartez, denboraren kudeaketa eta kontziliazioa ardatz-elementu estrategiko bilakatu dira erakundearen baitan. Berdintasun eta Kontziliazio Taldea, lan prozesu parte-hartzaileak eta jarraipen zein ebaluazio sistema sortu ditu. Erakundeak berdintasunaren alde egindako apustu argiaren isla dira bereziki gizonei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak. Estrategia hau Foro eta eztabaida-gune ezberdinetan hedatzeko konpromiso irmoa du.

MICRODECO enpresak inguruko aldaketaren gaineko hausnarketari ekin zion 2007an, aldaketa horiek lan zein pertsonarteko harremanetan sortzen zituen inpaktu eta eskaria aztertuta. Familia arloan Enpresa Arduratsuaren ikuspegiak hausnarketa egitera eraman zuen enpresa eta, bide horretan, bere politiken inguruan urrats praktikoak ematen hasi zen, giza zein lan arloko harremanak berritzen lagundu dien begirada txertatuz eta produktibotasun eta kudeaketa hobetuz. Neurri zehatzak dauzkate, baita jarraipen zein ebaluazio adierazleak ere.

Duela 15 urtetik hona, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko kontziliazio-beharren kudeaketa barne hartuz joan da SGS TECNOS enpresa, martxan jarri dituen ekimenen bitartez. 2007an Berdintasun Planarekin konpromisoa hartu zuenetik hasi zen modu “egituratuan" bultzada ematen denbora eta kontziliazioaren kudeaketa berriari. Jarraipen-taldea eta Aniztasunaren Arduradun bat dauzka. Azken horrek koordinazio eta sustapen lanak egiten ditu. Egungo II. Berdintasun Planaren bitartez, neurriak eta estrategiak zabaldu dira, eta langileek ondo baloratu dituzte asebetetze-inkestetan. Enpresaren apustu argia dira erantzukizun partekatuan sentsibilizatzeko gizonei zuzendutako jarduerak.

 
          
IDEIEN BEHATOKIA
Egutegiaren eta erlojuaren bitartez ikusarazi, neurtu eta planifikatzen da DENBORA, giza hitzarmenez finkatutako baliabideen bitartez, alegia. Denbora kontzeptuak interpretazio eta kultur adierazpen karga handia dauka. Ondo dakigu gauez bi orduz lan egitea egunez egitea baino “desatseginagoa” dela, eta larunbatean lan egiteak asteartean, adibidez, lan egiteak baino “gehiago kostatzen duela”.

Puntu horretan, eta denborari ematen diogun esanahian oinarrituta, konturatzen gara denbora bera ez dela ezer BERE ERABILERAREKIN lotzen ez badugu. Denbora guztiak ez dira berdinak, ezta jarduera guztiak ere, eta horien protagonista diren pertsonak ez daude berdintasun-egoeran.
Dirutan zenbatu daitekeen denborari ematen zaio lehentasuna; lan ordainduaren denborari, kontsumo denborari.

Eta, hala da, HORREN ERABILERA NEUTRALA DA. Emakume eta gizonok ezberdin erabiltzen ditugu denborak eta ezberdintasun hori espazio publiko eta pribatu ezberdinetako denboraren kudeaketan ere islatzen da; hau da, bizitzan laguntzen diguten baliabide eta zerbitzu publikoetan, espazio pribatuan, enpresa/erakunde esparruetan.

Beste modu batean esanda, DENBORA POLITIKA kontua da. Egutegia, txandak, ordutegiak (garraioa, eskola, osasun zentroak, kiroldegiak, herri-jarduerak, merkataritza eta ostalaritza, lanaldiak, etab.) erabakitzen direnean, lehentasuna edo balio handiago/txikiagoa ematen zaie pertsonen jarduerei, betiere erabaki horiek hartu ohi dituzten pertsonen irizpide eta ideologien arabera. Denboraren erabilera sozialei buruzko politika publikoek premisa bakarrean oinarritzen dituzte esku-hartze eta helburuak: denbora herritargo eskubide gisa hartzen dute, alegia.

Hala, beste behin jarri behar dira mahai gainean lanaren banaketa sexualak eragiten dituen ezberdintasunak, emakume eta gizonen rol bereizi eta hierarkizatuak eta horrelako erabakiak hartzen diren guneetako ekitate eza.

Denboraren ERABILERA SOZIALAK nola kudeatzen ditugun aztertzea erronka gisa jasota dago erakunde publiko zein pribatu askoren lan-agendan, Berrikuntza, Berdintasun eta Iraunkortasun parametroetan oinarrituta.