Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

4 zenb. Uztaila 2014                                                              

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
Uztailean eguraldiaz gozatzeko aukera dugu, egunak luzeagoak dira eta lan orduak berriz, normalean zerbait laburragoak. Dena dela, kontua ez da eguraldiari probetxua ateratzea, une bakoitza disfrutatzea baizik. Horretarako Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste behin-behineko bi erakusketa, belaontzien estropada, kaleko azoka edo freskagarri bat Museoko terrazan, Bwaters edo Bilbobenturako lagunekin ur kirolak praktikatu ondoren.
 
 MUSEOA UZTAILAN

12 eta 13 - Larunbata eta igandea / Pop Up Maritim On   
12 - Larunbata / Hiru Itsasadarren estropada III. edizioa
15 - Asteartea /  Quetzal ibilbidearen bisitaldia

 
JARDUERAK
ITSASADARREN ESTROPADA III. EDIZIOA
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Crusoe Treasurek eta Orza - Getxoko Abrako Kirol Portuko Armadoreen eta Patroien Elkarteak Hiru Itsasadarren Estropada antolatu dute datorren larunbatean, uztailak 12an, itsasoaren eta biodibertsitatearen alde.
 
POP UP MARITIM ON
Itsas Museoak eta bere kafetegiak, Museum Maritime Terrace-k, uztailaren 12 eta 13an, “Pop Up Maritim ON” ekitaldia aurkeztuko dute. Bertan besteak beste kirola, kultura eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzue. Bi egunez Museoko kanpoaldea familia osoarentzat aisialdirako gune bilakatuko da, kirol pixkat praktikatzeko, kopa bat lagunartean gozatzeko, musika entzuteko DJ baten eskutik, etab. 
QUETZAL IBILBIDEA-ren BISITALDIA
BBVA Ibilbidea balioetan oinarritutako heziketa, hartu eman kulturala eta abentura uztartzen dituen bidaia da. Ekimen honi esker,  bere 28 edizioetan, mundo osoko 9.000 gaztek bidaiatzeko eta berenak ez diren beste kultura batzuetako giza ezaugarriak eta alderdi geografikoak eta historikoak ezagutzeko aukera izan dute.
 
ITSASADARRA ETA BERE ZUBIAK
Bilboko Itsasadarreko zubiei buruzko erakusketa honek lehengo eta gaur egungo zubiak aurkezten dizkigu, San Anton zubian hasi eta Bizkaia zubirainoko bidaia eskainiz. Erakusketa zubi historikoen maketez eta gaur egunekoen argazkiz osatua dago. 
"WC. ERREALITATE DESBERDINAK"
Argazkiz osatutako erakusketa honek munduan saneamenduak duen egoera eta desberdintasunak azaleratzen dizkigu. Konketa, ubide edo estolderi sistemen irudiak dira, munduko hainbat lekuetako bizi-baldintzen metafora gisa erabiltzen direnak.
BILDUMA
Lehen mundu Gerrako "Krupp" jaurtigaia
 
1917ko urriaren 22an,  Itsaspeko alemandar batek Sota eta Aznar bilbotar ontzi-enpresaren Azkorri Mendi lurrunontziaren kontra buruturiko erasoaldian botatako Krupp jaurtigaia da.  
Lagapena. Patrick de la Sota McMahon jn.
Museoko erakusketa iraunkorrean argazki exvoto bat du lagun, ondorengo idazkiarekin:
“1917ko urriaren 22an, Aizkorri lurrunontziak itsaspeko baten erasoaldia pairatu ondoren, Newcastle-tik Bilborako bidean kanala zeharkatzerakoan, hau idazten duenak, ontziko makinariak , Begoñako Amatxu maiteari promes egin zion, itsasontziak jaso zituen 28 jaurtigaietako baten zatia bere Santutegian ipiniko zuela, ontziaren argazki batekin, baldin eta eskifaiak eginiko konponketen ondoren, ontzia bere abiapuntura iristen bazen”.
 
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia