Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

7 zenb. Urria 2014                                                                  

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
Adi, prest, JA!
Ikasturtea duela zenbait aste hasi zuten askok. Beste batzuentzat aldiz, urria da euritakoak eta botak jantzi eta 2014-15 ikasturterako asmoz betetako ordutegia prestatzeko unea.
Pixkanaka pixkanaka ohiturak hartzen joango gara, erakusketa berriak, estropadak, hitzaldiak,etab. Newsletter honetan erronka berri bat proposatzen dizuegu: harritu edo liluratu zaituzten jarduera, txoko, leku, hitzaldi etab. gurekin partekatzea. Idatz ezazu gure Facebook-ean edo bidali iezaiguzu mezu elektroniko bat gure helbidera: info@museomaritimobilbao.org
Berritasunak disfrutatzen hasteko unea da!
 

 MUSEOA URRIAN

Urriko larunbat eta igandeetan
Umeentzako tailerrak ingelesez

18 eta 19 - Larunbata eta igandea
Munduko Jendeen VIII. Jaialdia   

17 eta 18 - Ostirala eta larunbata
Bilbao Art District

23 - Osteguna
Itsasadarreko Pertsonalitateak "Aznar familia"

25 - Larunbata
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 33. edizioa

26 - Igandea
Gabarra Maratoi Solidarioa

 
JARDUERAK
GABARRA MARATOI SOLIDARIOA
Urriaren 26an, 10etatik aurrera, Javi Condek bere erronkari hasiera emango dio Jon Salvador lagun duelarik. Athletic Gabarraren inguruan korrika ibiliko dira, 42 km-tik gora osatuz.  Bost ordu baino gehiago iraungo duen esfortzu fisiko eta mentalari aurre egin beharko die,  ontzi ospetsuari 1278 buelta baino gehiago emateko.
Proba hau ere Javier Condek 2010ean abiatu zuen Maratoi Solidarioen egitarauaren parte da. Dagoeneko 100.000 eurotik gora batu dituen ekimena.
Erronka hau babesten, lasterketaren aurreko egunetan, Maratoi Solidarioen ekimena laburbiltzen duen “28 lasterketa” dokumentala eskainiko da Itsas Museoko entzungelan, euro bateko donazioaren truke. 
HITZALDI ZIKLOA: "ITSASADARRAREN PERTSONALITATEAK"
Datorren urriaren 23an, 19:00etan, Aznar Familiari buruzko hitzaldia eskainiko da Itsas Museoan. Itsasadarraren Pertsonalitateak zikloari jarraituz, honako honetan, Jesus Mª Valdaliso, Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna denak, Aznar enpresa familiaren inguruan eta bereziki, ontzi-konpainien jarduera eta bost generazioek Bilboko Itsasadarrarekin izaniko lotura gai hartuz hitzaldia eskainiko du.
ITSASADARREKO ZURE ZUBIA UMEENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA ETA POETUITS
“Itsasadarra eta bere zubiak” erakusketa luzatu dela eta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, BilbaoHistoriko eta Gargantua lagundiaren laguntzarekin“Itsasadarreko zure zubia” umeentzako marrazki lehiaketa, eta poetuits antolatu ditu.
.
UMEENTZAKO TAILERRA INGELESEZ
Urria, azaroa eta abenduko asteburuetan: 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak ingelesez. Itsas Museoa, Children Lab eta Isuri Sormenezko Zerbitzuak elkarlanean, umeei zuzenduriko tailerrak antolatu dituzte, larunbata eta igandero (goizez) BOAT Makers bilakatzeko.



.
TXOTXONGILOAK
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 33. Edizioaren baitan, datorren urriaren 25ean, arratseko 18:00etan Marimba txotxongilo taldearen “Qui y Jote en la isla de los Piratas” emanaldia eskainiko da Itsas Museoan. Sarrerak 3 eurotan salgai egongo dira eta dohainik  Museoko Lagunentzat.



.
ITSASADARRA ETA BERE ZUBIAK
Bilboko Itsasadarreko zubiei buruzko erakusketa honek lehengo eta gaur egungo zubiak aurkezten dizkigu, San Anton zubian hasi eta Bizkaia zubirainoko bidaia eskainiz. Erakusketa zubi historikoen maketez eta gaur egunekoen argazkiz osatua dago. 
BILDUMA
"GUASCOR" motorra
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia