Copy
Posta elektroniko hau ez baduzu ondo ikusten, egizu klik hemen

3 zenb. Ekaina 2014                                                              

Newsletteraren hizkuntza aukeratzeko sakatu hemen
Ongi etorri Uda!
 
Udara ate joka dugu eta berarekin eguraldi ona, tenperatura altuak eta kalean gozatzeko gogoa. Honetaz oharturik egitarau zabala antolatu dugu Itsasadarraz eta Museoko kanpoaldeaz disfrutatzeko. Kirola, kultura eta orokorrean aisialdia uztartzen dituzten jarduerak dira, eguraldi onarekin hiriak eskaintzen dizkigun beste guneetara herritarrak erakartzeko asmoz. Hau dela eta ozenki iragartzen dugu: Ongi etorri uda!
 MUSEOA EKAINAN

 


5  - Osteguna / "Itsasadarra eta bere zubiak" erakusketa
5  -  Osteguna / "Itsasadarra eta bere zubiak" erakusketaren inagurazio ekitaldia eta Bideetako Ingeniaria den Guillermo Capellanen hitzaldia.   
7 eta 8 - Larunbata eta igandea / Pop Up Maritim ON
6, 7 eta 8 - Ostirala, larunbata eta igandea /  Iberdrola Bilbao World Sup Challenge 
14 - Larunbata / Gau Zuria
15 - Igandea / Estropatada

17 - Asteartea / "Bombay-ko slumsetan buruturiko kooperazioaren lorpen eta erronkak" hitzaldia  
19 - Osteguna / "WC. Errealitate desberdinak"
21 eta 22 - Larunbata eta igandea / Euskal kostaldeko Museoen Asteburua   
JARDUERAK
UDARAKO TAILERRAK
Museoak udarako tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean elkarte, aisialdi talde eta udalekuentzako jarduerak antolatu ditugu. 
Parte har ezazue!
POP UP MARITIM ON
Itsas Museoak eta bere kafetegiak, Museum Maritime Terrace-k, datorren ekainaren 7 eta 8ko asteburuan “Pop Up Maritim ON” ekitaldia aurkeztuko dute. Bertan besteak beste kirola, kultura eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzue. Bi egunez Museoko kanpoaldea familia osoarentzat aisialdirako gune bilakatuko da, kirol pixkat praktikatzeko, kopa bat lagunartean gozatzeko, musika entzuteko DJ baten eskutik, etab. 
ITSASADARRA ETA BERE ZUBIAK
(ekainaren 5etik aurrera)
Bilboko Itsasadarreko zubiei buruzko erakusketa honek lehengo eta gaur egungo zubiak aurkezten dizkigu, San Anton zubian hasi eta Bizkaia zubirainoko bidaia eskainiz. Erakusketa zubi historikoen maketez eta gaur egunekoen argazkiz osatua dago. 
"WC. ERREALITATE DESBERDINAK"
(ekainaren 19tik urriaren 5era)
Argazki erakusketa honek saneamenduak munduan zer-nolako egoera duen agerian jartzen digu. Irudietan komunak eta konketak ageri dira, munduko hainbat tokitako bizi-baldintzen metafora gisa.
BILDUMA
"Bilbao" atoiontzia
 
Bilbao, ex Ben Lomond, gurpil paladun lurrinezko atoiontziaren eredua.
Maketa hau Museoko Lagunen Itsas Modelismo Ataleko kideek egin zuten 2010ean, espreski Itsasadarreko atoiontziak erakusketarako. 1876.eko jatorrizko planoen arabera eta orduko modelismo teknika tradizionalak jarraikiz eraiki zuten.
Ontziari buruz informazio gehiago web orrialde honetan aurki dezakezu: http://vidamaritima.com/2009/01/el-paddle-steamer-yacht-bilbao/

 
MUSEOAREN LAGUNAK
EGIN ZAITEZ MUSEOKO LAGUN!
Museoko Lagunentzako prezio eta abantaila berriak ditugu, itsasoa eta itsasadarra maite dugun guztion artean komunitate bat osatzeko xedearekin. Ezagutu itzazu Museoko Laguna izatearen onurak eta bilaka zaitez Gabarra eta Carola garabiaren Lagun ere.
Copyright ©BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA. All rights reserved
 
15/99 Lege Organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, emandako datuak MUSEOKO JARDUERAK deituriko fitxategi batean gorderik daude. Fitxategi honen arduraduna BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA da eta museoko jardueren inguruan informazioa jasotzea nahi dutenen datuen kudeaketarako erabiliko da. Zure eskubideak gauzatzeko idazki bat bidal dezakezu helbide honetara: lopd@museomaritimobilbao.org.
 
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Ramon de la Sota kaia, 1
48013 Bilbo
Bizkaia